Ezagutu Euskadi
Arabak familia turismorako eskaintza berria prestatu du, helduak nahiz haurrak bertako altxorrak ezagutzera anima daitezen. Haurrentzako egokituriko informazio liburuxka bat, mapa ilustratu bat eta karta joko bat dira. Informazio liburuxkak hainbat ideia proposatzen ditu Araba familian gozatzeko eta ezagutzeko, naturarekin, ibaiekin eta urtegiekin, historiarekin eta kulturarekin, gastronomiarekin, abenturarekin eta jaiekin loturikoak. Jardueren eta esperientzien katalogo handi bat ere badago material horren barnean. Liburuxka horrekin batera familia turismorako mapa doa, eta bertan, “Barraskilo” barraskiloak eta “Perretxin” perretxikoak Arabako eskualdeetan dauden turismo baliabide nagusietan barrena eramango dituzte etxeko txikienak. Artziniegako Museo Etnografikoa, Añanako Gatz Harana, Santa Katalina Lorategi Botanikoa, Gasteizko Eraztun Berdea, Arabako abentura parkeak edo Erdi Aroko gazteluak eta hiriak. Familia turismorako eskaintza berri honek karta joko bat ere badu, Arabako turismo erakargarri nagusiak erakusten dituzten ilustrazioekin, Kuadrilletan bilduta, haurrek ezagutu ditzaten ondo pasatzen duten bitartean.
Estekak