• Hasiera
  • Berriak
  • New York Times egunkariak “36 ordu” eskaini dizkio Donostiari

Ezagutu Euskadi

Berriak

New York Times egunkariak “36 ordu” eskaini dizkio Donostiari

  • Kursaal
    Kursaal
  • Tabakalera
    Tabakalera
  • Pintxo gunea Donostian
    Pintxo gunea Donostian
2016/10/21
New York Times egunkariak “36 ordu” eskaini dizkio Donostiari
Kultura eta gastronomia dira ibilbide honen protagonistak

Bidaien atalean eta “36 Hours in San Sebastián” izenburuarekin, New Yorkeko egunkari honek erreportaje bat eskaini dio hiriari, eta bertako paisaien edertasuna, eraikinak eta batez ere gastronomia nabarmentzen ditu. Ingrid K. Williams-ek sinatzen du erreportajea, eta bertako eraikinen bidez hiriko arkitektura ezagutzeko ibilbide batekin ematen dio hasiera asteburuari. Kursaal nabarmentzen du haien artean. Kontxa pasealekuko pintxoez gozatzea ere gomendatzen du. Larunbatari hasiera emateko, Sakona Coffee Roasters kafetegian gosaltzen du eta tortilla pintxo guztiz “tentagarri” batekin jarraitzen du Zabaleta tabernan. Gero, Gros auzoan barrena paseo bat egitea proposatzen du eta Hiriko Alde Zaharrean bazkaltzea. Williams-ek azpimarratzen du hiriak jakin duela 2016ko Europako Kultur Hiriburutza ospatzeko kultur norako gisa berrasmatzen. Kulturaz gozatzeko, Tabakalerara hurbiltzea gomendatzen du eta afaltzeko, berriz, Donostiako Alde Zaharreko tabernetan pintxoak dastatzea baino hoberik ez dago. Azken egunean itsas pasealekuan zehar ibiltzera eta hiriko paisaiaz gozatzera animatzen du. Ingurune kulturala eta gastronomia dira iparramerikarrentzat erakargarritasun nagusiak; hain justu, Euskadi bisitatzen duten sektore gero eta handiagoa da iparramerikarrena.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana