Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Inoiz baino turista gehiago Euskadin

  • Bilbao
    Bilbao
2016/09/22
Inoiz baino turista gehiago Euskadin
Abuztuan gora egin du atzerritik bisitan etorri direnen kopuruak 3 lurralde historikoetan

Abuztuan marka berri bat hautsi du Euskadiko turismoak. Guztira 333.000 bisitari baino gehiago jaso ditu, aurreko urtean baino % 3,4 gehiago. Ostatu-gauek ere % 4,3 egin dute gora. Bizkaiak izan du hazkunde handiena, % 4,9koa; atzetik, Gipuzkoak, % 3,9arekin eta, Arabak, aldiz, % 1,9 egin du behera. Atzerriko turisten kopuruak nabarmen egin du gora, eta hazkunde horren alderdi positiboenetako bat da lurralde guztietan gertatu dela. Horrek erakusten du Euskadik eskaintza sendo eta anitza duela, eta ez dagoela puntu jakin batzuen mende. Batez besteko egonaldiaren iraupena 2,19 egunera igo da eta 2015eko abuztuko datuak gainditu ditu. Landa turismoaren egoera ere paregabea da; izan ere, uda honetan 24.522 sarera erregistratu dira, aurreko urteko hilabete berean baino % 6,8 gehiago. Aurten ere argi geratu da Euskadi erreferentziazko nazioarteko helmuga turistikoa dela Estatu mailan.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana