• Hasiera
  • Berriak
  • Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Baskavígin estreinatuko da, Islandian euskal baleazaleen hilketari buruzko dokumentala.

Ezagutu Euskadi

Berriak

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Baskavígin estreinatuko da, Islandian euskal baleazaleen hilketari buruzko dokumentala.

  • Fotograma
    Fotograma
2016/09/01
Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Baskavígin estreinatuko da, Islandian euskal baleazaleen hilketari buruzko dokumentala.
Zinemaldia irailaren 16tik 24ra egingo da.

Donostia zinema agertoki bihurtzen da irailero: nazioarteko izarrak egunero iristen dira jaialdian zehar eta turista eta kanpotarrekin nahasi ohi dira. Ethan Hawke (Oscar sarietarako 4 aldiz izendatua) eta Sigourney Weaver (Oscar sarietarako izendatua eta Urrezko bi Globoren irabazlea) aktoreek jasoko dute 64. edizio honetako Donostia saria. Zinemira atalaren baitan estreinatuko da Baskavígin dokumental historiko zinematografikoa. Hain zuzen, lan horrek euskal baleazaleen historiako atalik beltzenetako bat kontatzen du eta, aldi berean, Islandian inoiz egin zen masakrerik handiena. 1615ean gertatu zen, euskal kostaldetik joandako 81 baleazale Islandiako Strandir kostara iritsi zirenean baleak ehizatzeko. Pedro Aguirre, Esteban de Telleria eta Martín de Villafranca kapitainek itzulera atzeratzea erabaki zuten, aparteko irabaziak lortzeko. Patuaren ondorioz, hainbat faktore batu ziren euskal baleazaleen aurka; izan ere, ekaitz izugarri bati aurre egin behar izan zioten, ontziak hondoratu zitzaizkien, eta tokiko sheriff ustel bat eta atzerritarren laguna ez zen artzain luterano bat egokitu zitzaizkien parean. Zoritxarreko bukaera Spanverjavígin edo Espainiarren hilketa gisa ezagutzen da, baina, azkenean, Baskavígin edo Euskal baleazaleen hilketa gisa berrizendatu zen. Dokumentala Basquetourrek babesten du besteak beste.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea

Estekak

Euskadi, auzolana