Enogastronomia
Pintxo eta taberna gunea
Kale Nagusiaren amaiera eta alboko kaleak dira hiriko aisialdi gune nagusietako bat, eta Casilda parkea da horren arrazoi nagusia.
Eremu horretan daude Bilbon tradizio luzea duten tabernak, hala nola Estoril (Emilio Campuzano, 3) fina. Bermut ospetsuak ditu, barra pintxoz beteta egoten da beti, eta foie eta tortilla pintxoak nabarmentzen dira.
Aipatzekoak dira hauek ere: Ramona Taska (Colon de Larreategui 37), pintxoz betetako barra daukana; edo La Viña del Ensanche( (Diputazioa 10), urdaiazpiko mokadutxo gozoengatik ospetsua dena.