Enogastronomia
Vitoria-Gasteizko Alde Zaharreko kale harriztatuak barretan miniaturazko dozenaka espezialitate eskaintzen dituzten tabernez beteta daude. Hirigunean zehar egiten ari garen bidaldiarekin jarraitu aurretik, funtsezkoa da Toloño tabernako (San Frantzisko kalea, 3) Gilda dastatzea. Elezaharraren arabera, horixe da hiriko onena. Nolanahi ere, taberna horretan onddoekin egiten duten risottoa ere itzal handikoa da. Eta izen bereko plazan dagoen La Virgen Blanca jatetxeko (Andre Maria Zuriaren plaza, 2) pintxoek merezi duen ospea ematen diote hiriari. Ez huts egin! Bertan, ezinbestekoa da Erkiaga taberna (Errementari kalea, 38) bisitatzea, hiriaren dualtasun fin hori ezin hobeto ordezkatzen duena. Sari ugari jaso dituzten pintxo berritzaileak eskaintzen ditu, non eta ingurune historiko batean. Hauek dira, besteak beste, taberna horren sorkuntza lan garrantzitsuenak: Silencio (Isiltasuna), ogi txikortua, eta gainean, errukularen, tipulinaren, marrubiaren, tomatearen, bieiraren, olagarroaren eta legatz ketuaren arteko nahasketa harrigarria bezain zoragarria; eta La Vieira del Peregrino (Erromes maskorra), tenperatura baxuan melatutako bieira, muskuilu bitsarekin, ozpin-oliotan dauden algekin eta Albariñoarekin beheratua, izotz lehorrezko oinarri apaingarri baten gainean. Gainera, La Malquerida (Hedegile kalea, 10) eta El Siete (Aiztogile kalea, 3) tabernek kalitate goreneko pintxoak eskaintzen dituzte, eta horiek ingurune zoragarriarekin uztartuz, ezin ezabatuzko aztarna utziko dizute zure ahosabaian zein oroimenean.
Datu interesgarriak