Barraskiloak garbi egoteko egun batzuk pasa behar izan dituzte sare baten barruan edo ontzi egoki batean, ondoren garbiketa errazagoa izan dadin. Ostean, lehorrak geratzen direnez, uretan utziko ditugu, estalita, egun oso bat. Jarraian, 5 edo 6 aldiz garbituko ditugu garbi-garbiak utzi arte. Garbi daudenean, kazola batean egosiko ditugu porru, tipuleta, piperminarekin, ardo zuri baso bat, perrexila eta gatzarekin batera. Laurogeita hamar minutu gutxi gora behera. Bestalde, urdaia, ogia, txorizo piperren haragia eta tipula xehatuta frijitu ondoren geratzen dena pure-egiteko tresnatik pasatuz saltsa egin. Saltsa hori buztinezko ontzi batean bota eta urdaiazpiko zatiak eta barraskiloak erantsi, hemen ordu erdiz egiten bukatuko dutelarik.
Informazio gehiago