Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Lili Jauregia Zestoako multzo arkitektoniko bat da, XVI. mende ingurukoa.
Elkarren artean komunikatutako bi egitura nagusik osatzen dute; izan ere, Lili Jauregiari atxikita Lilibea izeneko eraikin bat dago. Lili Jauregiaren fatxada harlanduz eraikita dago, eta Erdi Aroko jauregien erakusgarri interesgarrienetako bat da. Multzoa Errotatxo eta Errotazar errotek eta bi burdinola zaharren hondakinek osatzen dute.
Lili Jauregiaren historia hertsiki lotuta dago burdinaren eta egurraren ekoizpenarekin. Urteetan, lilitarrek jarrera neutroa izan zuten oinaztarren eta ganboarren arteko liskarretan. Gatazkak amaitutakoan, Lilibea dorretxe txikia jauregi bihurtu zuen Domenja Lilik eta haren seme Juan Pérez de Idiáquezek. Etxeak jabeen maila sozialaren ikur izan behar zuen, baita ustiaketa ekonomiko garrantzitsuak egiteko leku ere.
Urteak igaro ahala eta errentadunen hainbat belaunaldi pasa ondoren, jauregia baserri bilakatu zen, 2000. urtean Zestoako Udalak erosi zuen arte. Udalak berreskuratze lanak egin zituen eta bisita antzeztuen programa bat antolatu zuen jauregiaren historia eta lilitarren leinua ezagutarazteko.