Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Aguinaga Museoa Mercedes-Benz

  • Aguinaga Museoa Mercedes Benz
    Aguinaga Museoa Mercedes Benz

Aguinaga Museoa Mercedes-Benz

Barakaldoko Aguinaga Museoa, Mercedes-Benz historiaren barnean galtzeko eszenatoki ezin hobea da, bertan 1926ko auto modelo zaharrenak aurkituko dituzu baita 80.hamarkadakoak ere. Hiru ataletan banatuta dagoen 2000m²-tako ibilgailuen tenplua da: erakusketa gune batekin, tailer batekin eta areto nagusiarekin.

 

Autoak maite dituztenentzako museoa, alemaniar klasiko hauen sekretua erraietatik ezagutzeko aukera ematen dizuna, ibilbidean zehar Mercedes-Benz-en historia eta bilakaera erakutsiz.

 

Azken xehetasuna zainduta duen museo honek, ibilgailu industria barruan dagoen marka garrantzitsuenetako baten baloreak arnasteko aukera ematen dizu. Gainera, bilerak, tailerrak, ekitaldiak barne hartzeko tokia du, baita mekaniko adituen bitartez auto-klasikoak konpontzeko tailerra ere.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Jose Vara Kalea, 7  - 48903  Barakaldo

Telefonoa:   +34 944 97 02 39Telefonoa:  

+34 944 97 02 39

Helbide elektronikoa:

museo@aguinaga.es

Ordutegia:

Larunbata 10:00etatik 13:00etara

Abuztuan itxita.

Areto kopurua:

1

Edukiera:

200

Euskadi, auzolana