Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Txakolingunea Txakolinaren Museoa

Praktika OnakProduktu ClubaEuskadiko Turismo Etika
  • Txakolingunea, Txakolinaren Museoa
  • Txakolingunea, Txakolinaren Museoa
  • Txakolingunea, Txakolinaren Museoa
  • Txakolingunea, Txakolinaren Museoa
  • Txakolingunea, Txakolinaren Museoa
  • Gastromuseums, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea
<br/>
  • Euskal Kostaldeko museoen sarea

Txakolingunea Txakolinaren Museoa

Txakolingunea, Txakolinaren Museoa, Bakioko sarreran dago. Hain zuzen, Bakio erreferentea da Euskadiren ezaugarrietako bat den ardo leun, gazte eta fruta gustuko honen lanketan.

 

Bakioko mikroklimak, itsasoarekiko hurbiltasunak eta lurren kalitateak erraztu dute historikoki mahatsondoen laborantza. Txakolinaren tradizioa XIV. mendearen amaieraz gerozkoa da herri honetan. Bakion ekoizten den txakolina Bizkaiko Txakolina jatorri deiturakoa da, ardo honen Euskadiko hiru deituretako batekoa, alegia. Txakolingunea museoan, ardo honen sekretu guztiak ezagutuko dituzte bisitariek formatu handiko ikus-entzunezko limurtzaileen bidez.

 

Halaber, ardo honek osasunean nola eragiten duen jakingo dute eta dastatzearen oinarrizko ideien jabe ere egingo dira. Museoa Euskal Kostaldeko Museoen Sarean eta Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.

 

Aurretik hitzordua adostuz gero, bisita gidatuak ere eskaintzen dira, eta, besteak beste, Bakioko txakolin kopa bat dastatzeko aukera ematen da.

 

Bisita guztiak gidatuak dira, 10 petsona baino gehiagoko taldeentzat beharrezkoa da erretserba egitea. Bisitaren barne txakoli-kata dago.


Zerbitzuak: Bideo-aretoak / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Basigoko Bide Nagusia, 3  - 48130  Bakio

Telefonoa:   +34 94 602 85 13 / +34 94 619 33 95Telefonoa:  

+34 94 602 85 13 / +34 94 619 33 95

Helbide elektronikoa:

txakolingunea@bizkaia.eus

Ordutegia:

Azaroa eta apirila: 10:00etatik 14:00etara
Maiatza, ekaina, iraila eta urria: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
Igandeetan 10:00etan
Uztaila, abuztua eta Aste Santua: 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (egunero zabalik)

Edukiera mugatua izango da, eta aldez aurreko erreserba ezinbestekoa izango da: LT. 94 602 85 13 edo txakolingunea@bizkaia.eus

 

Areto kopurua:

5

Edukiera:

250

Euskadi, auzolana