Txingudi Ekoetxea Interpretazio Zentroa Irunen (Gipuzkoa) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Ekoetxea Txingudi

Euskadiko Turismo Etika

Ekoetxea Txingudi  Plaiaundiko Parke Ekologikoaren sarreran dago, eta naturgune horri, Txingudiko badiari eta Txingudiko Plan Bereziaren barruan dauden parke naturalei buruzko informazioa eskaintzen du.

Areto nagusian badiaren maketa bat, argibide-taulak eta gune interaktiboa aurkituko ditu bisitariak. Hortaz gain, prismatikoen doako mailegu-zerbitzua du eta Plaiaundiko hegaztien behaketaz gozatu ahal izango duzu zentroko behatokitik.

Ekoetxea Txingudi Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ingurumen-zentroen sareko kide da, eta Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du. Eskolako Programa Didaktiko esanguratsua du, eta esperientziak eta Txingudiko paduretan barrenako ibilbideak eskaintzen ditu. Esperientzia horiek, tokiko ingurune naturalari balioa ematen diote eta, gainera, herritarren inplikazioa bilatzen dute, haien portaera eta ohiturak hobetuz, etorkizun iraunkorragoa sortzeko.

Sartu gure esperientzia programan: : Agenda.

Datu interesgarriak

Helbidea
Parque Ecológico Plaiaundi - 20304 Irun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Apirilaren 1etik urriaren 31ra: Egunero: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 19:00

Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: Egunero: 10:00 - 14:00 / 15:30 - 18:00

Areto kopurua
3

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Parkinga
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa

Estekak