Done Meteri eta Zeledon Martirien eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Done Meteri eta Zeledon Martirien eliza

Done Meteri eta Zeledon Martirien elizak angelu zuzeneko oina du, nabe bakarrekoa, fabrikaren oinetarantz, gero eta luzeagoko hiru zatitan banatua dagoena.

 

Eraikina inguratzen duen zurezko oinek eutsitako portikoa du. Bi sarrera ditu; nagusia, XVIII. mendekoa da, barroko estilokoa eta dorrearen beheko zatian barrena zabaltzen da. Barrualdean, Bizkaiko erretaula hispaniar-flandestar aipagarrienetakoa dago, Lekeitioko Andre Mari elizakoak bakarrik gailentzen duena.

 

Era berean, Gizakundea, Kristoren jaiotza eta errioxar legionarioen martiritza zehaztasun handiarekin irudikatzen dituzten pietatezko eszena batzuek apaintzen dute eliza. 1991an, elizan eraberritze lanak egiten ari zirela, gotiko berantiarreko horma-pinturak antzeman ziren.

 

Berebiziko garrantzia daukate, Bizkaiko lehenak direlako eta baita, Pirinioen alde honetan, irudien gaiak erabat ezohizkoak direlako ere. Zoritxarrez, pintura horien zati batzuek baino ez dute egunera arte iraun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Goikolexea, 9 - 48195 Larrabetzu
Telefonoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XVI. mendea