Baserriaren kanpoaldea

Landetxo Goikoa

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Landetxo Goikora hurbiltzen diren bisitari guztiek Bizkaiko baserri zaharrena ezagutzeko aukera izango dute. Bisita gidatu baten bitartez Euskal Herriko arkitektura zibilaren historia ezagutzeaz gain gure kultura, tradizio eta folklorea ezagutuko ditugu. Landetxo Goikoa XVI. mendean eraiki zuten baserria dugu. Agian Euskal Herriko mendebalde osoan balio arkitektonikorik handiena daukana izango da. Gaur egun arte oso ondo kontserbatua heldu zaigu, nahiz eta berriztapen lanak beharrezkoak izan diren. Baserria, basoko herria, bizilekua ez ezik lanlekua ere bazen, haren inguruan dena antolatzen zen. Landetxo Goikoa fabrika baten antzekoa da. Baserria fabrika bat izateaz gain, tenplu edo gune sakratua zen, magia, mitoak eta sineskerak biltzen zituen tokia. Euskaldun guztientzat instituzio oso garrantzitsua zen eta da. Landetxo Goikoa baserriak hainbat erakusketa antolatuko ditu, beti ere gure kulturaren ingurukoak. LANDETXO GOIKOA BASERRI MAGIKOA. Azalduezina eta magikoa gure eguneroko bizitzaren parte dira. Erakusketa honetan baserriaren eguneroko objektuen gaineko sineskerak ezagutzeko aukera izango dugu. Antzina, sineskera asko eta oso ezberdinak zeuden. Ogiaren gainekoak, gatzaren gainekoak, teilen gainekoak¿ Guzti-guztiak Baserri Magikoan gidaren laguntzaz ikusi eta ezagutuko ditugu. BISITA GIDATUAK Bisita guztiak gidatuak dira. Helduei zuzendutako bisita gidatuak. Hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa edo frantsesa. Gutxieneko talde kopurua 12 pertsonakoa. Bisitaren iraupena ordu eta erdikoa da. TARIFAK · 9 euro / pertsona Gutxienez 12 pertsona. · 7 euro / pertsona Gutxienez 20 pertsona. INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK Tel: 946 740 061 olentzero@izenaduba.com

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Landetxo Goikoa - 48100 Mungia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Bisita gidatuak
Euskadi, auzolana