Interpretazio Zentroak | Aizpitta Adieraztegia ZERAINen (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Aizpitta Adieraztegia

Euskadiko Turismo Etika

Zeraingo historia burdinarekin hertsiki lotuta dago, eta bertako gaur egungo egoera ulertzeko behar-beharrezkoa da iraganean udalerriak meatzaritzarekin izandako harremana ezagutzea.

Aizpitta Adieraztegiak burdina lortzeko prozesuaren nondik norakoak erakutsiko dizkigu, era erraz eta entretenigarrian. Meatzaritzak paisaian, ekonomian, gizartean eta kulturan ere egundoko eragina izan zuen. Aizpitta Adieraztegia Burdinaren Mendiaren (Monumentu Multzo izendatu zuten) parte da, eta bertatik irteten dira Aizpeako meategi ikusgarriak ezagutzeko bisitaldi gidatuak.

Besteak beste, "Polborina" deritzon meazuloa ikusteko aukera izango dugu. Ezbairik gabe, Zeraingo interesgune nagusienetako bat da Burdinaren Mendia.

Datu interesgarriak

Helbidea
Herriko Plaza, z/g - 20214 Zerain
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Negun ( Azaroaren 1etik martxoaren 31ra) Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 eta 15:30-18:30 Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16.00-19:00 Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 eta 15:30-18:30 Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16.00-19:00

Areto kopurua
2
Edukiera
35

Zerbitzuak

  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak