Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Aizkorri-Aratzeko parketxeak

Praktika Onak
  • Kanpoaldea

Aizkorri-Aratzeko parketxeak

Bisitariek baliabide naturalak babesteak duen garrantziaz kontzientzia hartzea du xede nagusi Aizkorri-Aratzeko parketxeak.

 

Arabako udalerri horretako natura eta bizitzaren inguruko informazio anitz eskaintzeaz gainera, ekosistemen egoera ere aztertzen du. Mitxarro (muxar grisa) izeneko ugaztun karraskari txikiak egiten ditu gidari lanak, eta, ezbairik gabe, museoko protagonistetako bat da.

 

Gaur egun, galzorian dago animalia hori. Bestalde, XVIII. mendean burdinoletan erabiltzen ziren trenei eta energia hidraulikoari buruzko erakusketa ikusi ahal izango dute bisitariek. Hori gutxi balitz, sukalde zahar baten erreprodukzioa ere jarri dute ikusgai, tresna eta guzti.

 

Nola ez, naturak toki berezia du museoan: faunari eskainitako atala mitxarroan zentratzen da, eta flora atalean aldiz, Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko landareak dira aztergai. Panelei, argazkiei, diaporamari eta jolas interaktiboei esker era dibertigarrian ikasteko aukera izango dugu.

 


Zerbitzuak: Parkinga / Hitzaldi-aretoak / Bideo-aretoak / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Intuxi, 48 (Zentral hidroelektrikoaren ondoan)  - 01250  Asparrena

Telefonoa:   +34 945 38 69 64 / +34 688 629 932Telefonoa:  

+34 945 38 69 64 / +34 688 629 932

Helbide elektronikoa:

parketxe.aizkorriaratz@gmail.com

Ordutegia:

Asteartetik igandera (astelehenak itxita)

Negua (urriak 1- martxoak 31)

Asteartetik ostiralera: 09:00etatik 15:00etara

Asteburu eta jai egunetan: 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:00etara

Uda (apirilak 1 – irailak 30)

Asteartetik igandera eta jai egunetan: 10:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

Jendearentzako arreta zerbitzua:

Informazio orokorra (xendazaletasuna, interes guneak…)

Material dibulgatzailea

Programa didaktikoa eta bisita gidatuak

Ekintza bereziak asteburuan 




 

Areto kopurua:

2

Edukiera:

13

Euskadi, auzolana