Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Museoak

Ardixarra Etxea. Erdi Aroko Interpretazio Zentroa

Euskadiko Turismo Etika
  • Erdi Aroko Interpretazio Zentroa

Ardixarra Etxea. Erdi Aroko Interpretazio Zentroa

Gure arteko etxe zaharrenetariko bat izateaz gainera, Segurako eraikin adierazgarriena da Ardixarra Etxea. Etxe-tailerra izan zen, eta, antza, merkatari batek eraiki zuen XVI. mendearen bukaeran. Erdi Aroa bukatu eta gutxira hiritar gehienak mota honetako etxebizitzetan bizi ziren.

 

Egurrezko egitura gorde duen azken etxeetako bat da. Erainikinak hiru solairu ditu. Behe-solairuan Turismo Bulegoa eta Segurako historia eta kultura jorratzen dituen ikus-entzunezko muntaia aurkituko dituzte bisitariek.

 

Lehenengo solairuan garaiko eraikuntzak egiteko erabiltzen zituzten materialak eta aldi baterako erakusketak ikusgai daude. Bestalde, bigarren solairuan Euskadin bakarra den Erdi Aroko Interpretazio Zentroa dago. Gune horrek gure kulturaren nondik norakoak era erraz eta entretenigarrian ulertzen lagunduko digu.

 

"Historia" atalak, esaterako, hiribilduen fundazio prozesua (Gipuzkoako hiribilduena bereziki) azaltzeaz gainera, mapak, dokumentuak eta Donejakue Bidearen inguruko informazioa biltzen ditu.

 

"Hirigintza" sailak XV. eta XVI. mendeetan Segurako hiri-morfologiaren, harresien edo orubeen lur-zatiketaren berri emango digu. Bukatzeko, talde sozialak, bandoen arteko hika-mikak, gremioak, kofradiak eta espazio publiko eta pribatuen arteko borrokak izango dira aztergai azken atalean.


Zerbitzuak: Bideo-aretoak / Dendak / Bisita gidatuak / Artxiboa

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea:

Kale Nagusia, 12  - 20214  Segura

Telefonoa:   +34 943 801 749 / +34 943 801 006Telefonoa:  

+34 943 801 749 / +34 943 801 006

Helbide elektronikoa:

turismoa@segura.eus

Ordutegia:

Ostiralak: 17:30-19:30

Larunbatak: 11:00-14:30 / 16:30-19:30

Igande eta jaiegunak: 11:00-14:30

Go denboraldian (uztaila, abuztua eta Aste Santua): Egunero zabalik 11:30-13:30 / 16:30-19:30

Ordutegi honetatik at, hitzordua eskatu

 

Euskadi, auzolana