Egino-Mallea Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Egino-Mallea Jauregia

Egino-Mallea Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Egino-Mallea Jauregiaren errenazimendu garaiko aurrealdea Gipuzkoan ondoen mantentzen denetakoa da.

 

Estilo manieristaren ezaugarri guztiak ditu: soiltasuna, apaingarri gutxi eta elementu klasikoen antolamendu simetrikoa. Fatxadaren erdialdean portada eder bat dago, garaipen-arkua bailitzan. Eraikinaren hiru solairuek oso antzeko egitura dute. Sarrera dobelekin apaindutako erdi-puntuko arku bat da. Bi zutabe joniko ditu alde bakoitzean. Solairu nagusiak oso antzeko egitura du, baina ez du erdi-puntuko arkurik. Bao dintelduna dauka eta zutabeek apaindurak dituen friso bati eusten diote. Goiko solairuko baoa txikiagoa da.

 

Pedro de Ibarra maisuak egindako eraikin honetan etxe partikularrak daude egun, eta, beraz, kanpotik baino ezin da bisitatu.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Masterreka, 1 - 20570 Bergara
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak