Foronda jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Foronda jauregia

Foronda jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Foronda jauregi ikusgarria Forondako markesak uda bertan igarotzeko eraiki zuten.

Egun, ordea, Zumaiako kultur etxea da. Juan Jose Gurrutxagak diseinatu zuen. Gurrutxaga Eibarko udal arkitektoa zen arren, Donostian egin zituen lan gehienak, justizia jauregia, esaterako. Itxura dotorea ematen diote hareharrizko harlanduz egindako hormek eta almenek. Erabilera publikorako areto ugari, argazki laborategia eta Internet zerbitzua daude Zumaiako kultur etxean.

Horrez gain, bertan daude udal liburutegia eta 1292tik 1960ra arteko dokumentuak biltzen dituen udal agiritegia ere.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Odieta kalea, 2 - 20750 Zumaia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Eklektikoa
Garaia
XX. mende hasiera

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa