Altzolako bainuetxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Altzolako bainuetxea

Altzolako bainuetxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Kondairak dioenez, neguan Deba ibaian bainatzen ari ziren haur batzuek aurkitu zituzten Altzolako ur termalak.

Egia izan ala ez, 1775ean Francisco Plazon mediku jaunak gutun bat bidali zuen Elgoibarko Udalera Altzolako leku zehatz batetik irteten zen ura osasunarentzat oso onuragarria zela esateko eta iturburua bilatu zezaten eskatzeko.

Horrela, 1844an, Pedro Manuel Aristrain alkateak Altzolako ur termalak erregistratu eta Etxezuria baserria zegoen lekuan bainuetxea eraikitzea erabaki zuen. 1846an inauguratu zutenetik sekulako arrakasta izan zuen.

Atzerritar ugari iristen ziren Elgoibarrera Altzolako ur termalei esker sendatzera edo, besterik gabe, atseden hartzera.

Egun ez da bainuetxea, iturburu horretatik irteten den ura saltzen duen enpresaren egoitza baizik.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
Barrio Alzola - 20870 Elgoibar
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Garaia
XIX. mendea

Zerbitzuak

  • Parkinga