Lazkanotarren jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Lazkanotarren jauregia, Lazkao

Lazkanotarren jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Lazkanotarren jauregia XVII. mendekoa da, 1620 eta 1640 artean eraiki baitzuten Gaztelako arkitektura ereduari jarraikiz. Lorategi zabal batek inguratzen du. Etxaurrea hiru zatitan bereizita dago. Erdian, armarri handi bat ageri duen ataria dago. Alboetako atalek, ordea, dorre itxura dute.

1921ean egindako azken zaharberritze lanen ondorioa da egitura hori. Barrualdea, ostera, erdian putzu bat duen patio baten inguruan antolatuta dago. Eraikina itxita dago egun.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Calle Elosegi, 30 - 20210 Lazkao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gaztelako eredua
Garaia
XVII. mendea