Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Martzial baseliza

  • San Martzial baseliza

San Martzial baseliza

Irundarrek San Martzial izenez ezagutzen duten Aldabe mendian dago San Martzial baseliza. 1522ko ekainaren 30ean frantsesen aurka lortutako garaipena ospatzeko eraiki zuten. 

 

Jatorrizko ermita tximista batek eragindako sute baten ondorioz suntsitu zen 1796an. Handik zortzi urtera, 1804an, baseliza berreraiki eta santuaren irudi berria jarri zuten. Dorrea 1910ean eraiki zuten. Kalte ugari jasan zituen berriz 1936an, Gerra Zibilean.

 

Kanpoko aldean, bi lauza zabalez osatutako pinakulu bat dago, San Martzialeko guduaren oroigarri. Urtero, ekainaren 30ean, San Martzial egunean, erromesak ermitara joaten dira eta, horrekin batera, alarde ikusgarria egiten da.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haur-instalazioak / Parkinga / Parkea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Baseliza

Helbidea:

Barrio Behobia, 26, Monte San Marcial  - 20305  Irun

Telefonoa:   +34 943 645 458 (Bidasoa Bizirik Turismoa) / +34 943 020 732 (Irungo Turismo Bulegoa)Telefonoa:  

+34 943 645 458 (Bidasoa Bizirik Turismoa) / +34 943 020 732 (Irungo Turismo Bulegoa)

Helbide elektronikoa:

turismo@bidasoa-activa.com

Euskadi, auzolana