Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Zamudio dorrea

  • Zamudio dorrea

Zamudio dorrea

Zamudio dorrea Elexalde auzoan dago, parrokiaren alboan, Kadaltsotarren oinetxetik eta udaletxetik gertu. Butroetarrek XV. mendean suntsitutako eraikin baten gainean eraiki zuten. Babeserako eraikuntza dirudi eta garitak ditu izkinetan. Zamudiotarren armarria aldameneko parrokian ere ikus daiteke, eurena baitzen. Ia lauki formako oinplanoa daukan eraikin kubikoa da. Hormak harlangaitzez eta harlanduz eginda daude. Bi sarbide ditu. Lehenengoa zorrotza da eta dobelak ditu. Behetik lehen aretora (erakusketa-gela da egun) igarotzeko bidea da. Bigarrena, berriz, San Martin elizari begira dago. Erdizirkularra da eta dobela erradialak ditu. Eraikinaren elementurik adierazgarriena sarbidea da. Kanpoko Hormari itsatsitako eskailera itxia bat da. Almenak eta artilleriaz tiro egiteko zuloak ditu. XVIII. mendean, Malpica familia egin zen eraikinaren jabe. Duela gutxira arte baserria izan da. Udal liburutegia da egun.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Komunak / Haur-instalazioak / Parkea / Erakusketa-aretoa / Hitzaldi-aretoak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Dorrea

Helbidea:

Barrio Elexalde, 2  - 48170  Zamudio

Telefonoa:   +34 944 520 204Telefonoa:  

+34 944 520 204

Helbide elektronikoa:

udalliburutegia@zamudio.eus

Estilo artistikoa:

Gotikoa

Garaia:

XV. mendea

Euskadi, auzolana