Arte eta Kultura
Ondare kulturala
1576an hasita, fase ezberdinetan eraiki zuten euskal gotiko estiloko tenplu hau.
Areto oinplanoa eta gurutze-ganga batek estaltzen dituen garaiera bereko hiru nabe ditu. Ganga horri zilindro formako fustedun zutabeek eta doriar kapitelek eusten diote. Portada, aldiz, barrokoa da eta arku erdizirkulardun eliz ataritik sartzen da bertara. Izkina batean dorrea dago; laukizuzena da eta elementu barrokoak ditu.
Barne-dekorazioari dagokionez, Mauricio Valdivielsok egindako kristo barrokoa eta elementu barroko eta neoklasikoak dituen XVIII. mendeko erretaula nagusia nabarmentzen dira.
Eliza