Santiago Eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Santiago Eliza

Santiago Eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Santiago eliza ederra XVI. mendean eraiki eta 1602an handitu eta berreraiki zuten. Estilo errenazentista du. Eliza honen kanpandorreak aurrean duen Valdespina jauregiko dorrearekin bat egiten du, oso antzekoak dira biak. Kanpandorrea barrokoa da, kanpai-gela oktogonala du eta gainean kupula eta pinakulu ditu. Eliza nabe bakarrekoa da eta alboetan kaperak ditu. Erretaula nagusia intxaurrondoaren zuraz egindako lan barroko ikusgarria da, polikromatu gabe dago eta apaindura asko dituen zutabe salomonikoak ditu. Eskultura polikromatuak ditu eta guztien buru Santiago apostolua dago.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Marqués de Valdespina - 48260 Ermua
Telefonoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea