Segurako erdigune historikoa | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Segurako erdigune historikoa

Segurako erdigune historikoa

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Segura oso hiribildu garrantzitsua izan zen Erdi Aroan.

Gipuzkoa eta Gaztelaren arteko bidean dagoenez, jende ugari igarotzen zen bertatik: merkatariak, zaldunak, erromesak, etab. 

Segurak Gipuzkoa osoan ondoen mantentzen den erdigune historikoa du. Horrela, multzo historiko-artistiko ederra osatzen dute bertan biltzen diren eraikuntzek, oinetxeek, jauregiek, eta baita, egun zutik dirauten garai bateko harresiko ate biek ere. 

Udaletxea (Lardizabal jauregia zena), XVII. mendean altxatu zuten; sendiaren armarria du ikusgai hormetako batean. Arrue oinetxeak mudejar estiloko artean egindako elementuak erakusten ditu aurreko horman; horixe da izatez, Gipuzkoan zehar dauden estilo horretako etxe eskasetako bat. Gevara etxea, bere aldetik, Behe Erdi Arokoa da eta egun oraindik jatorrizko atea bere horretan mantentzen du; gainean hiru ezkutu ditu ateak. 

Segura harresiz inguratuta egon zen antzina. Barrura sartzeko ateetako batzuk ikusgai daude oraindik. Erlijio-eraikinen artean, XVI. mendeko Ama Jasokundearen eliza nabarmentzen da. Aparteko aipamena merezi du barroko-rococo estiloko erretaulak.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Erdigune historikoa

Helbidea
- 20214 Segura
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Ordutegia

Segurako turismo bulegoak erdigune historikoa ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ditu. 943 80 17 49 telefonora deituz zein posta elektronikoz (turismoa@segura.eus) hitzartu daitezke

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak