Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arretxinagako San Migel baseliza

  • San Migel baselizaren barrualdea

Arretxinagako San Migel baseliza

Arretxinagako San Migel baseliza XVIII. mendean eraiki zuten, lehen zegoen eraikina hondatuta zegoelako. Hexagono erregular baten forma du baselizak eta teilatua ere sei hegalekoa da. Harlangaitzez eginda dago.

 

Gainaldea sei nerbio dituen kupula batek osatzen du. Landare-irudiak dituen giltzarri batek lotzen ditu erdian. Baselizarako sarrera xumea da, dintelduna, eta goiko ardatzean kanpandorre txikia du.

 

Barruan dituen hiru harri handiak dira baseliza honen elementurik deigarrienak. Elkarri eusten dute eta kapera itxura hartzen dute. Erdian San Migel Goiangeruaren irudia dago. Harkaitzak duela berrogei milioi urtekoak dira. Kondairak dioenez, urtebete baino lehen ezkondu nahi duen mutilak hiru aldiz pasatu behar du tartetik.


Zerbitzuak: Parkinga / Parkea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Erlijio eraikinak

Monumentu mota:

Eliza

Helbidea:

Arretxinaga, 24  - 48270  Markina-Xemein

Telefonoa:   +34 946 166 303Telefonoa:  

+34 946 166 303

Helbide elektronikoa:

kulturgunea@uhagon.com

Weba:

uhagon.com/

Garaia:

XVIII. mendea

Euskadi, auzolana