Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Joan Portale

  • San Joan Portale

San Joan Portale

San Joan Portalea herria inguratzen zuen harresiaren zazpi atarietatik zutik gelditzen den bakarra da. Ate horiek biderik nagusienekin lotzen zuten herria. San Joan Portaleari Gaztelugatxeko San Joan baselizaren biderako irteera izateagatik deitzen zaio horrela. Harresiak zuen garrantzitsuenetakoa zen, arkuaren gainean dorre antzeko eraikuntza ere badu eta. Atea XIV. mendekoa da. Hiribilduaren barrurantz beheratutako arkua du portaleak eta kanpoaldera berriz arku zorrotza, bestea baino altuagoa. Bien artean hiribildua ixten zuen atea zegoen tartea dago. Beheratutako arkuaren gainean horma-hobi bat dago, San Joanen irudia duena. 


Zerbitzuak: Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Portalea

Helbidea:

Doniene, s/n  - 48370  Bermeo

Telefonoa:   +34 946 179 154Telefonoa:  

+34 946 179 154

Helbide elektronikoa:

turismoa@bermeo.eus

Garaia:

XIV. mendea

Euskadi, auzolana