Floreaga Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Floreaga Jauregia

Floreaga Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Floreaga Jauregia gotikoa izan zen hasieran. Baina Enrique IV.ak dorreak suntsitzeko emandako aginduaren ondorioz, jabeak, Pedro Sanchez Zuazolak, adreiluz eta mudejar estiloan berreraiki zuen. Ikusgarriak dira galeria nagusira sartzeko atea, erdian zutabeak dituzten leihoak eta arku konopialdun leihoa. 1677az geroztiz, Garciez Kondeen esku geratu zen, eta garai batean izan zuen distira galdu zuen. Zenbait urte geroago, baserri bihurtu zen. Bertan jaio zen 1904an Atano III.a pilotari entzutetsua. Joseba Jatetxea bertan irekitzeko asmoz goitik behera eraberritu zuen Joseba Olaizola sukaldariak 1997an, eta jauregiak bere edertasuna berreskuratu zuen.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Calle Aizkibel, 10 - 20720 Azkoitia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Mudejarra
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Jatetxea