Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Faiduko Haitzeko Andra Mariaren baseliza Euskadiko eliza kristaurik zaharrenetakoa omen da. Balio horretaz jakitun, Monumentu Nazional izendatu zuten.
Erdi Aroko kobazulo artifizial baten barruan dago, Kruziako harkaitz-zuloen bigaren solairuan. Eraikinak bi zati ditu: ataria (haitzari atxikitako eraikinean) eta eliza bera (haitzaren barnean). Erdi-puntuko arku bat du sarreran.
Barruan, berriz, Jesusen kalbarioa erakusten duen horma-irudia ikus daiteke. Haitzera barruratuta, elizan sartuko gara. Eliza prerromaniko baten hondarrak aprobetxatuz eraiki zuten.
Erretaula XVIII. mendean egin zuten harri zuriz, eta Haitzeko Andra Mariaren irudia (XIII eta XIV. mendeak) dago bertan.
Baseliza