Arrasateko Erdigune Historikoa | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Arrasateko Erdigune Historikoa

Arrasateko Erdigune Historikoa

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arrasateko hiribildua Erdi Aroan eraiki zuten eta forma obalatua eman zioten. Garai hartan leinu-gerrek triskantza handiak eragin zituzten, eta, horren aurrean, harresi batekin babestu zuten. Oraindik harresi horren zenbait zati mantentzen dira. Hasiera batean hiribildura sartzeko bost ate zeuden, gaur, ordea, hiru gelditzen dira: Portaloiko atea, Zurgin Kantoikoa (zaharrena) eta Kontzezinoko atea.

 

Gauero itxi eta goizero ireki egiten zituzten. Halere, sute bat pizten zenean, ateak ixten zituzten, herritarrek sua itzaltzen lagundu zezaten. Alde Zaharraren daude hiribilduko monumentu historiko-artistikorik garrantzitsuenetako batzuk, San Joan Bataiatzailearen Eliza, Andikano-Loiola Jauregia, Bañez de Artazubiaga Jauregia eta Okendo Jauregia, esaterako.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Recinto Amurallado-Casco Histórico

Helbidea
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Garaia
Erdi Aroa

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak