Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Iturriotz kalean, parrokiatik gertu, eraiki zuen jauregi hau Bañez de Artazubiaga sendiak XVI. mendean. Garai hartan, Oñatiko Gebara familiaren menpe ez egoteko, Bedoñan zuten dorretxea erre eta hiribildura jaitsi ziren familia horretako kideak. Aurrealdea harlanduzkoa da, eta, bertan, jazoera haren berri ematen duen armarria dago. Ate gainean latinez idatzitako esaldiak zera dio: "Solus labor parit virtutem; sola virtus parit honorem" (gure leinuaren askatasunagatik errea). Azpimarragarriak dira, era berean, burdin forjatuz egindako balkoiak eta etxea apaintzen duten zutabeak. Egun, etxebizitza pribatuak egin dituzte jauregian, eta, beraz, ezin da barrualdea bisitatu. Halere, Debagoieneko turismo bulegoak Ezagutu Debagoiena egitasmoaren barruan antolatzen dituen bisita gidatuetan kanpotik erakusten zaie bisitariei.
Jauregia