Gastiburuko Santutegia K.a. III. mendean eraiki zuten. Balio sinboliko, erlijioso eta politiko handia zuen.
Gaur egun monumentu konplexu eta berezi honen aztarnak besterik ez dira gelditzen. Pentagono formako plaza baten inguruan batzen diren lau egitura ikus daitezke. Eraikin horien oinek ferra forma dute. Handik hurbil, beste hiru eraikin zirkular daude, lerroan kokatuta.
Santutegia harriz eta buztinaz eginda zegoen, eta barrualdetik berriz, enborrez egindako egitura korapilatsu batez indartuta zegoen.
Datu interesgarriak
Arkeologia aztarnak
Santutegiaren ondarrak
Sierra de Gastiburu
- 48383
Arratzu
Erromatar aurreko garaia
K.a III. mendea