Arratabe jauregia (egungo udaletxea) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Arratabe jauregia (egungo udaletxea)

Arratabe jauregia (egungo udaletxea)

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Jasokundeko Andre Mariaren elizaren ondoan dago Arratabe jauregia. 1726an eraiki zuten Maria Isabel de Otaloraren, Enrique Antonio de Arratabe eta Araotzen alargunaren, aginduz. Horretarako, XVI. mendeko Uribe etxeko eta Eskoriatzako jauregi bateko materiala erabili zuten. Beheko solairua eta pisu nagusi bat dituen eraikin angeluzuzena da. Lau isurkiko estalkia dauka eta, gainera, irtengune angeluzuzen txiki bat ageri du teilatuan. Fatxada nagusia harlanduz eginda dago; gainerako guztia, berriz, harlangaitzezkoa da. Fatxada nagusiaren albo batean dagoen armarria da elementurik azpimarragarriena. Lau zatitan bereizita dago; Arratabe, Otalora, Galarza eta Araotz-Lazarraga sendien armarriak ageri ditu. Aretxabaletako udalaren egoitza da 1986az geroztik.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
C/ Otalora, 1 - 20550 Aretxabaleta
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea