Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Iztuitza dorretxea

  • Iztuitza dorretxea

Iztuitza dorretxea

Andoain herriaren sarreran, N-1 errepidetik hurbil, dagoen eraikin hau herria Nafarroatik (Amasatik eta Tolosatik barrena) eta Azpeitiatik (Azelain zubia zeharkatuz) iritsi zitezkeen erasoetatik babesteko dorretxeetako bat izan zen.

 

Estilo gotiko-errenazentista (XV-XVI) duen eraikin handia da. Egun etxebizitza arrunta da. Historian zehar aldaketa ugari jasan dituen arren, elementu aipagarri ugari mantentzen ditu oraindik. Dobelatutako erdi-puntuko sarbidea beherengo solairuan, leiho konopial handi bat lehenengo solairuan eta hiru leiho txiki ganbaran.

 

Harrizko modiloi txiki batzuetan finkatutako beso ugarik eusten diote teilatu-hegalari.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Eraikuntzak edo egitura interesdunak

Monumentu mota:

Casa-Torre

Helbidea:

Karrika kalea  - 20140  Andoain

Telefonoa:   +34 943 300 830 (Udaletxea)Telefonoa:  

+34 943 300 830 (Udaletxea)

Estilo artistikoa:

Gotiko-errenazentista

Garaia:

XV-XVI. mendeak

Euskadi, auzolana