Berrozpe dorretxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Berrozpe dorretxea

Estilo gotikoa eta Erdi Aroko ezaugarriak (arku zorrotzak eta leiho konopialak) dituen dorretxea da.

 

Hiru solairu ditu; lehenengoak egurrezko egitura du. Etxearen atzeko aldean, berriz, hiru itsu-leiho ditu. Garrantzia historiko handiko gertaera baten lekuko izan zen Berrozpe Dorretxea 1479an, urte horretan Donostiaren eta Tolosaren arteko liskarrak konpontzeko bilera egin baitzen bertan.

 

Andoaingo herria frantsesen erasoetatik babesteko erabili zuten dorretxea garai batean. Ondoren, baserri moduan erabili zuten. Bertan jaio zen 1845eko maiatzaren 31n Juana Josefa-Candida Maria de Jesus-, Jesusen Alaben lagundiaren sortzailea. Jesusen Alabek Jaunaren zerbitzura lan egiten dute eta haurtzaroan eta gaztaroan hezkuntza kristaua bultzatzea dute xede.

 

Egun, Jesusen Alaben talde bat dago bertan, eta, beraz, ezin da bisitatu; bai, ordea, eraikin horretan dagoen kapera dotorea. Igandero meza egiten da bertan, hamabietan. Jesusen Alabek, gainera, alboan dagoen ikastetxearen ardura dute.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Dorretxea

Helbidea
Calle Kaletxiki, 19 - 20140 Andoain
Telefonoa
Weba
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV. mendea