Euskal estilo errenazentista duen Santa Maria la Real Parrokia XVI. mendean eraiki zuten. Areto-oinplanoa eta altura bereko hiru nabe ditu. Zortzi zutabe toskanarrek eusten diote sabaiari. Historian zehar aldaketa ugari jasan ditu dorreak. Barruan, XVI. mendetik XIX. mendera arteko erretaula, tailu eta margolan baliotsuak daude. Baina parrokiako altxor nagusia Cavaillé-Coll organo-egileak sortutako azken organoa da. 1898koa da eta sekulako artelana da bere aparteko soinu-ezaugarriak diirela eta.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Datu interesgarriak
Erlijio eraikinak
Parrokia
Calle de Nagusia, 61
- 20720
Azkoitia
Euskal estilo errenazentista
XVI. mendea