Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Guadalupeko Gotorlekua

  • Guadalupeko Gotorlekua
    Guadalupeko Gotorlekua

Guadalupeko Gotorlekua

Hondarribiko gotorlekurik ederrenetakoa da Guadalupekoa. Jaizkibel (545 m) mendian dago, Guadalupeko Santutegiaren ondoan, hain zuzen. Hiribilduak kokapen estrategikoa zuenez, antzina herritarrek, babesteko, beharrezkoa zuten herria ondo gotortuta izatea. Hala, erdigunean harresia eraiki zuten, eta, horren inguruan, hainbat gotorleku, tartean, Guadalupekoa. 1890ean hasi ziren eraikitzen Guadalupeko fortea, eta 10 urte geroago amaitu zuten. Guda Zibilean, kartzela bezala erabili zuten. 1989an Hondarribiko Udalak erosi zuen, eta 1994an Kultura Ondasun izendatu zuten, Ondare Multzo gisa. Egun, asteburuetan (maiatzetik irailera bitartean) bisita gidatuak antolatzen dituzte.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Parkea / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak

Monumentu mota:

Gotorlekua

Helbidea:

Carretera Jaizkibel GI-3440, barrio Gornutz Montaña  - 20280  Hondarribia

Telefonoa:   +34 943 643 677 (Arma Plaza Fundazioa)Telefonoa:  

+34 943 643 677 (Arma Plaza Fundazioa)

Helbide elektronikoa:

info@armaplaza.eus

Estilo artistikoa:

Eraikin militarra

Garaia:

XX. mendea

Euskadi, auzolana