Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ekainberri

  • Ekainberriren barrualdea
  • 
<br/>Euskal Kostaldeko museoen sarea
<br/>
  • Turismo Familiar

Ekainberri

Orain, milaka urte haitzuloaren mikroklima hauskorrean, kontserbaziorako baldintza egokietan egin ostean, Ekaingo haitzuloaren altxorrak ezagutzeko aukera eskaintzen du Ekaingo kobaren erreplikak, Ekainberrik. Sastarraingo bailaran dago, jatorrizko haitzulotik 600 metrora, Zestoako erdigunetik metro gutxira.

 

Ekainberrira sartu bezain laster, Ekainen aurkitutako lehendabiziko zaldi-buruaren irudia ikusiko dute bisitariek. Hori gutxi balitz, ibilbidea egiten duten heinean, kobazuloko biztanleek orain 14.000 urte egindako 70 irudi inguru aurkituko dituzte. Besteak beste, bisonteak, zaldiak eta oreinak agertzen dira irudiotan.

 

Ibilbidearekin amaitzeko, ikus-entzunezko proiekzio batek jatorrizko kobazuloaren ezaugarrien berri emango die. Bigarren bisitaldi bat egiteko aukera ere badago: barrualdea berriro ikusiko dute, baina, oraingo honetan, leizearen historia hobeto ezagutuko dute. Horrez gainera, Euskadiko arte paleolitikoa jorratuko duen erakusketa-areto berezia du Ekainberrik.


Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Parkinga / Erakusketa-aretoa / Bisita gidatuak

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Haitzuloak

Monumentu mota:

Cueva

Helbidea:

Valle de Sastarrain, s/n   - 20740  Zestoa

Telefonoa:   +34 943 868 811Telefonoa:  

+34 943 868 811

Helbide elektronikoa:

info@ekainberri.com

Estilo artistikoa:

Labar-pinturak eta grabatuak (horma-artea)

Garaia:

Madeleine aldia (K.a. 15.000-12.000)

Euskadi, auzolana