Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Butroe gaztelua

  • Butroeko gaztelua
  • Butroeko gaztelua
  • Butroeko gaztelua
  • Butroeko gaztelua

Butroe gaztelua

Erdi Arora garamatzan gaztelua da Butroekoa, alde bateko eta besteko zaldunen arteko borroketara. Gatikan dago, muino batean kokatuta, harkaitzen gainean eta zuhaitzez betetako parke baten erdian.

 

Izan ere, hiru mende baino gehiagotan, XVI. mendetik, bi bandotan banatutako Bizkaiko noblezia familien arteko borroken lekuko izan zen. Butroeko jaunek, bertan babestuta, mendean hartu zuten inguruko lurraldea.

 

Baina beti ez du gaztelu itxura hori izan. Hasieran, XIII. mendearen erdialdera, Butroetarren egoitza, dorretxea zen. Eta hurrengo mendean gaztelu bihurtu zuen Butroeko V. Jaunak. Leinuen arteko gerrak amaitu zirenean, XVI. mendearen hasieran, gaztelua utzi egin zuten eta hondatuz joan zen.

 

Hala egon zen XIX. mendearen hasierara arte, orduan, zaharberritu eta gaur egun duen itxura eman zioten. Francisco de Cubas arkitekto ezagunak egin zuen proiektua, 1878an, Europako gazteluetan nagusi zen estiloa jarraituz.


Zerbitzuak: Parkinga / Parkea

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Baliabide mota:

Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak

Monumentu mota:

Gaztelua

Helbidea:

Butrón s/n  - 48110  Gatika

Euskadi, auzolana