Bizkaiko Aldundiaren Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Bizkaiko Aldundiaren Jauregia

Bizkaiko Aldundiaren Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregia eklektizismoaren adibiderik nabarmenetakoa da Euskadiko arte garaikidean.

 

1980an hasi ziren eraikitzen eta 1900ean amaitu zuten eraikina; lanen ardura Luis Aladren arkitektoari eman zioten. Bizkaiko burgesiak lurraldeko ekonomiaren indarra eta gorakada islatu nahi zuen egoitza berrian, eta proiektuak aurreikuspenak bete egin zituen, izan ere, nahi horri ondo egokitu zitzaion Aldrenen lana. Eraikinaren kanpoaldeari erreparatuz gero, lengoaia eklektikoa da nagusi; horrez gain, lengoaia klasizistaren elementuak elkartu eta birlandu egiten dira, erreferentziaren aztarnak lausotu arte.

 

Eraikinaren barrualdeko diseinuan ere nabarmentzen dira kanpokoaren berezitasunak. Garai hartako Bizkaiko arte aplikatuen distiraren adibideak daude bertan: marmolak, zurak, ezkutuak, ispiluak, eskailerak, zeramikak edo beirateak adibidez. Jose Etxenagusia, Anselmo Guinea eta Alvaro Alcala pintoreek egindako sabaietako pinturak, Daniel Zuloagaren hiru panel zeramikoak edo Alsemo Guineak eskailera nagusian egin zuen beiratea dira horien adibide.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Palacio

Helbidea
Gran Vía Don Diego López de Haro 25 - 48009 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Eklektizismoa, errenazentista
Garaia
XX. mendea
Ordutegia

Jaiegunetan eta asteburuetan, ez dago bisitarik. Uztailean eta abuztuan, goizez bakarrik. Bisitak ordu bat irauten du, gutxi gorabehera. Taldeetan gutxienez 4 pertsona egon behar dira, eta 30 gehienez. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egin ahal dira. Beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea bisita egin ahal izateko.

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Parkea
  • Bisita gidatuak