Ez da ohikoa Gipuzkoan eta Bizkaian ur garbi eta emari handiko ibai-tarte luzeak ikustea. Arrazoi hori eta beste hainbat ezaugarri hartu dituzte kontuan Leitzaran Biotopo Babestu izendatzeko. Leitza Nafarroako herritik barrena sartzen da Gipuzkoan Leitzaran ibaia.
Ur-lasterrak, meandroak eta presak igarotzen ditu, haltzadien babesean, jenderik bizi ez den ibar estu batean, Oria ibaian (Andoainen) urak isuri arte.
Plazaolako bide berdea
Antzina, Plazaolako trenbide zaharrak Gipuzkoa eta Nafarroa lotzen zituen; izan ere, 1914. eta 1953. urteen artean, Donostia eta Iruña arteko trenak orpoz orpo jarraitzen zion ibaiaren ibilbideari. Gorabehera handiko ingurua da eta 30 tuneletik gora egin behar izan zituzten trenbidea eraikitzeko. Egun, trenbidearen bide zaharra ibilaldiak egiteko prestatu dute Urtotik Andoainera bitartean. Hala, Plazaolako bide berdea oinez zein bizikletaz egin daiteke, bidean dauden tunelak argiztatu baitituzte, eta, oraindik ere, antzinako geltokien arrastoak ikus daitezke (Plazaola eta Ameraun esaterako). Horrez gainera, aisialdirako hainbat gune prestatu dituzte ibaiaren ondoan eta inguruko mendixketan.
Ondare kulturalari dagokionez, hainbat cromlech, dolmen, elurzulo eta burdinola daude. Bestalde, altuera handia dago haranaren behealdearen eta inguruko mendien artean. Gailurrik garaiena Mandoegi (1.043 m) da, eta inguru horretako mendien hegaletan erreka askok isurtzen dituzte euren urak. Leitzaran ibaiaren arroan, Biotopoaren inguruan, ohikoa izaten da amuarrainaren arrantza. Lau arrantza-esparru daude bertan; heriotzarik gabeko arrantza esparrua da horietako bat eta arrantza intentsiboko esparrua beste bat.
Oharrak Andoain eta Leitzarango sarreraren artean, trenbide zaharreko bidegorria (5 km) pertsona ezinduentzat egokituta dago. Leitzaran Bailarako Uraren Interpretazio Zentroa eta Arrantza Eskola zabaltzea aurreikusi dute Otita landa-parkean. Bertxin inguruan, Parkearen sarreran, kanpa daiteke.
Zerbitzuak: Aisialdirako gunea / Haitzuloak / Basozaina / Haur-instalazioak / Parkinga / Arrantza / Kanpaldia egiteko debekua / Erreka bainatzeko / Kirol eta gimnasia ibilbidea
Datu interesgarriak
Biotopo babestua
Leizaran 31
Telefonoa: 943 590 409
Tolosaldea Tour
Telefonoa: 943 697 413 Emaila: tour@tolosaldea.eus