Helmuga turistikoak
Herriak
Itsaso Goierri eskualdeko udalerri bat da, hainbat landa nukleoz osatua: Itsaso, Alegia, Mandubia, Kizkitza, San Lorentzo, Urteaga eta Zozabarrotxiki.
Itsason, San Bartolome eliza bisita dezakegu. Bertan, 1730eko erlojua ikus dezakegu kanpandorrean, Gipuzkoako zaharrenetakoa. Eliza hori, gainera, hainbat estilo artistikoren lekukoa da, eraikuntza garai desberdinetako elementuei esker: lehen gotikoko aurrealde nagusia (XIV. mendea) eta Pablo Urangaren fresko inpresionistak (XX. mendearen hasiera), besteak beste.
Halaber, aipatzekoa da Kizkitzako ermita. Izen bereko auzoan dago, udalerriko puntu garaienean. Basoen artean azaleratzen da, eta diotenaren arabera, baso horietako egurra erabiltzen zuten kostaldeko ontzioletan ontziak eraikitzeko. Hain zuzen ere, horri zor zaio barnealdeko ermita horrek itsasoarekin duen lotura. Plazak popa iradokitzen du, atzealdeak branka eta masta XX. mendearen erdialdera Tarifatik ekarritako itsasargia da. Azken hori arretaz zaintzen da, bertako argiak gauero distira egin dezan.
Kizkitzako eguna
Kizkitzako ermitaren inguruan hainbat mahai daude atseden hartzeko eta egun atsegina igarotzeko. Itsasoarrek aisialdirako eremu hori erabili ohi dute Kizkitzako egunean, irailaren 8an, ermitaren inguruan erromeria egiteko.