Murueta | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Murueta

Murueta

Helmuga turistikoak

Herriak

Busturialdea eskualdean, Gernika ibaiak bustitzen duela, Murueta herria dago, zinez toki interesgarriak dituena.

Besteak beste, nabarmentzekoa da Muruetako Andre Mariaren eliza, XIX. mendeko eraikin neoklasiko ederra. Gainera, elizaren albotik doan bideari jarraituz, Maiukitzako errota zaharrera iritsiko gara, paduraren ertzean kokatuta dagoena; bai eta Muruetako Goierria auzora ere, baserri ederren artean.

Urdaibaiko paduren ikuspegi ederrak

Auzo horretan bertan, garaiera nabarmena duen eraikuntza bat ikusiko dugu: garai bateko teila-fabrika. Egun funtzionamenduan ez dagoen arren, tximinia eta egitura mantentzen ditu. Gainera, inguruko paduretako bista ikusgarriak eskaintzen ditu.

Datu interesgarriak

Hedadura
6.10 Km
Biztanle-kopurua
316

Ekitaldiak