Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Usurbil

  • San Salbatore eliza
  • Udaletxea

Usurbil

Gipuzkoako udalerri txiki hau oso ezaguna da sagardoa egiteko eta angulak arrantzatzeko tradizioarengatik; kostatik hurbil dago eta Andatza (562 m) eta Mendizorrotz (415 m) mendiek babesten dute. Bertaratzen direnak zur eta lur utziko dituzten eraikin historiko ugari daude Usurbilen. San Salbador parrokiaren inguruan antolatuta dago herrigunea. Nabe bakarreko tenplua da, eta gurutzeria-gangak, dorre barrokoa eta XVII. mendeko erretaula nagusia ditu. Handik oso gertu, kale berean, Saroe etxea topatuko dugu. Apaingarri ugari eta armarri ederra ditu aurrealdeko horman. Halere, Monumentu Historiko-Artistiko izendatutako Atxega jauregi barrokoa (XVIII. mendea) da eraikinik nabarmenena. Herrigunetik kanpo, merezi du San Esteban eta Aginaga auzoak bisitatzea. Lehenengoan, auzoaren izen bera duen ermita azpimarratu behar da. Kondairak dioenez, antzina jende asko joaten zen baseliza horretara buruko mina arintzera. Gainera, inguruko bista ikusgarriez gozatzeko aukera eskaintzen du. Aginaga, aldiz, arrantzan tradizio handiko auzoa da, eta oso ezaguna da Oria ibaian harrapatzen dituzten angula preziatuengatik. Sagardoaren kultura Sagardoaren kultura arras errotuta dago Usurbilen. Astigarraga eta Hernanirekin batera, sagardotegi gehien dituen herria da. Bertan, sagardoa ekoizten dute eta, urtarriletik maiatzera bitartean, kupeletatik zuzenean sagardoa edateko eta sagardotegietako menu tipikoaz gozatzeko parada egoten da. Bestalde, jaiei dagokienez, uztailaren hasieran ospatzen dituzte Usurbilen Santa Isabel zaindariaren jaiak. Horrez gain, ordea, nabarmentzekoak dira San Esteban (abuztuaren 3an) eta Aginagako San Frantziskoren (urriaren 4an) omenezko jaiak ere. Horrez gain, maiatzaren erdialdean, urtez urte gero eta jende gehiago hartzen duen Sagardo Eguna egiten dute.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

24.90

Biztanle-kopurua:

6093

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana