Gipuzkoako gune pribilegiatu batean kokatuta dagoen udalerri eder honetatik aukera dago inguruko mendiez eta mugakideak diren udalerriek osatutako ikuspegi ederraz gozatzeko. Gure arreta erakarriko duten hainbat eraikin topatuko ditugu Orendainen.
Erdigunean, esaterako, Jasokundeko Andre Mariaren parrokia ikusiko dugu. Atarian margo neoklasiko ederrak dituen Sujeto Etxeak ere aparteko aipamena merezi du. Eraikinik garrantzitsuenak ezagutzeko ibilaldiaren ostean, erabat txundituta utziko gaituzte herriaren inguruko gune naturalek. Izan ere, San Bartolome baseliza, Akarte zubia eta baserri asko daude zelai berdeetan zehar barreiatuta, eta horrek udalerria are ederrago egiten du.
Orendain abuztuaren erdialdean bisitatzea erabakitzen duen orok herriko jai nagusiak ezagutzeko aukera izango du. Hilaren 15ean hasten dira, eta musika eta kultura arloko ekitaldiak izaten dira nagusi, bisitari guztien gozamenerako.
Datu interesgarriak
6.30
191
Informazio gehiago