Nekazaritza eta abeltzaintza izaera argiko elizatea da Laukiz. Butroe ibaiak zeharkatzen duen paisaia leuna du inguruan, garaiera ertaineko muino ugariren gainean meandro zabalak eta hazkuntzarako ibarrak sortzen direla.
Ondare artistikoko multzo garrantzitsua dauka udalerri bizkaitar honek, eta hasteko, Laukizko hirigunera bertara joko dugu. Lehenik, Udaletxea ikusiko dugu bertan, Esteban Urkiaga "Lauaxeta" euskal idazle eta poetaren sorlekua. Haren alboan, San Martin eliza barroko ederra izango dugu, XVIII. mendeko eraikina.
Eskualdeko ikuspegi paregabeak
Alderdi artistikoaz gain, eskualdeko panoramika dotoreak ikusteko aukera ere eskaintzen du Laukizko inguruneak. Esaterako, Unbe mendira igoz paisaia ederrak ikusiko ditugu; baina horretaz gain, balio erlijioso handiko gunea da Unbeko santutegia, izan ere, hango iturriko ura sendagai gisa erabiltzen omen dute.
Bestalde, irailean herriratzen diren bisitariek Laukizko jaiez gozatu ahalko dute, urtero ekitaldiz beteta etortzen baitira Mikel Deunaren festak.
Datu interesgarriak
8.10
1249
Informazio gehiago