Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Larrabetzu

  • Larrabetzuko udaletxea
  • Jasokundeko Andra Mari eliza

Larrabetzu

Txorierri haraneko udalerri honek hirigune historiko ederra dauka, Monumentu Multzo izendatutakoa. Estilo neoklasikoko ereduei jarraituz eraiki zuten. Ingurune horretako eraikinei dagokienez, nabarmentzekoa da Jasokundeko Andre Mariaren eliza, Larrabetzuren nukleo historikoa osatzen duena. Bestalde, Goikolexea auzora joz, aipamen berezia merezi duen eraikina izango dugu han, San Emeterio eta San Celedonio eliza; haren erretaula ere ikusgarria da, Bizkaia lurralde historikoko ederrenetakoa.

 

Monumentu Multzo

Herriko plazan dauden eraikinek multzo arkitektoniko ikusgarria osatzen dute; horien artean, Ikaza jauregia bereiz dezakegu, udaletxearen ondoan kokatutako XV. mendeko eraikina. Honen alboan, Anguleri jauregia bisita dezakegu; eraikin kubikoa da eta baserrien zein jauregien ezaugarriak batzen dituenez, interes artistiko eta etnografiko handia dauka.

 

Horretaz gain, zelai eta berdegunez betetako ingurune paregabean dago Larrabetzu, eta Santiagoko Bideari dagokion Kostako Bidea delakoa bertatik igarotzen denez, bidazti ugari jasotzen ditu Larrabetzuk. Bestalde, Bizkaiko udalerri honek hainbat ospakizun egiten ditu urtean zehar, baina jaiegun nagusiak maiatzaren erdialdean ospatzen dira, San Isidroren omenez.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

21.50

Biztanle-kopurua:

2102

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non
    Ikusi agenda osoa
    Euskadi, auzolana