Helmuga turistikoak
Herriak
Gipuzkoako udalerria dugu Legorreta. Zazpiturrieta, Igetagain eta Astolokomendi mendien babesean dago, eta eraikin bikain ugari ditu. XVI. mendeko Salbatore elizak, esaterako, ezaugarri gotikoak eta barrokoak uztartzen ditu, eta hiru zatitan banatutako urre koloreko erretaula dauka barruan, margolan erlijiosoen adibide aparta. Deigarria da, era berean, Koaterako bidean dagoen trapezio itxurako Santa Ana baseliza.
Ingurune natural ikusgarria
Inguruotako gainerako herriak bezala, ingurune natural ezin ederragoan dago Legorreta, kolore berdea nagusi den eremu batean. Hortaz, eraikin interesgarrienak ikusi ostean, txango ederrak egin ditzakegu paisaiaz gozatzeko. Esnaola auzoan, adibidez, hainbat baserri dotore ikus ditzakegu. Legorretako kultur egitaraua oso zabala da urte osoan zehar.
Herriko jai nagusiak Aste Santua amaitu eta berrogei egunera ospatzen dituzte. Gorpuzti-eguneko festa ere aipatu behar da. Egun horretan, herriko lagun-talde guztiak elkartzen dira giro ezin hobean elkarrekin askaltzeko.