Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 

Helmuga turistikoak

Herria

Gueñes

  • Andra Mari eliza
  • Güeñes
  • Güeñes

Gueñes

Gueñes Enkarterri eskualdeko udalerri bat da, eta ondare historiko handia du. Kadagua ibaiak zeharkatutako haran estu batean dago, mendi ezagunez inguratuta (Ubieta, 1.115 m; Ganekogorta, 998 m; Gallarraga, 902 m; eta Eretza, 880 m). Udalerri hau osatzen duen lursaila malkartsua da oso. Enkarterriko beste hainbat herrik bezala, Gueñesek ere arkitektura-ondare oparoa du. Ezbairik gabe, udalerriko monumenturik garrantzitsuena XVI. mendeko Andra Mari eliza ikusgarria da. Kalitate eta dotoretasun handiko portada nagusia dauka, eta elementu gotikoak eta errenazentistak uztartzen ditu. Indianoen etxeak, jauregiak eta dorretxeak Halaber, arkitektura zibilari dagokionez, eraikin eder ugari ditu Gueñesek. Urrutia jauregia, esate baterako, nabarmentzeko moduko etxea da. Mexikon aberastu zen galdamestar batek egin zuen. Lau solairu dituen eraikin dotoreak Frantziako eragina du eta inguruan lorategia dauka. Egun, udaletxearen egoitza da. Horrez gainera, azpimarratzekoak dira Ametzaga jauregi errenazentista eta Erdi Aroko dorretxeak, bando-gerren lekuko izan ziren eraikinak, hain zuzen. Quadra dorrea dugu horietako bat. Oinplano karratuko dorrearen hormak egiteko landu gabeko harria erabili zuten eta ertzetan berriz, harlandua. 20 metroko garaiera du eta inguruan harresia dauka. Horretaz guztiaz gain, atseden hartzeko eta inguruneaz gozatzeko aproposak diren guneak ditu herriak, Arenaza parke ederra, kasu. Bestalde, Gueñeseko jai nagusiak uztaileko azken egunetan ospatzen dituzte, San Inazioren omenez. Egunotan, txikiek eta nagusiek giro ezin hobeaz gozatzeko aukera paregabea dute. San Jose eguneko nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza azoka ere aipatzeko modukoa da.


Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Hedadura:

41.40

Biztanle-kopurua:

8176

Euskadi, auzolana