Helmuga turistikoak
Herriak
Udalerri hau garai bateko bi komunitatek osatzen dute: Urkaerria eta Bustaiz. Bi horiek bat egin zuten, Urkabustaizko anaiartea sortzeko. Gorbeiako mendigunea eta Urduñako haitzak daude udalerri honen inguruan. Orotara, 11 bat herri ditu, eta Izarra da, hain justu, hiri nukleo nagusia. Urkabustaizeko ondare historikoa ederrenetakoa da Zuiako Koadrilan.
Eraikinik esanguratsuenen artean XIII. mendeko Beluntzako San Pedro eliza nabarmentzen da. Arte erromanikoaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. Ur-jauzi ikusgarriak Paseatzeko hainbat ibilbide ez ezik, eskualdean bisitari gehien jasotzen dituzten lekurik bikainenetakoak daude Urkabustaizen, Jaundia/Altube ibaiaren goi-ibarrean dagoen Goiuri-Ondona ur-jauzi ikusgarria, esaterako. Gibijo mendizerran dagoen Ibaizabal ur-jauziak ere aipamena merezi du. Izarratik, Abeziatik zein Untzagatik oinez joan gaitezke bertaraino, inguruotako bista ederrez gozatzen dugun bitartean.
Arabako udalerri hau pagoz eta haritzez beteriko basoz inguratuta dago. Alto del Corral da mendizale gehien erakartzen dituena. Azkenik, Ostuño parkera joko dugu, Izarrako ingurune natural paregabean dagoen aisialdirako gunera. Horrez gain, Izarrako jai nagusiak irailaren 30etik urriaren 3ra ospatzen dituzte, Errosarioko Ama Birjinaren omenez.